Loubet kostaldea

Koordenatuak: 67°00′S 66°00′W / 67.000°S 66.000°W / -67.000; -66.000
Wikipedia, Entziklopedia askea
Loubet kostaldearen kokapena.

Loubet kostaldea (ingelesez Loubet Coast Graham kostaldearekin muga den Bellue lurmuturra eta Fallières kostaldeagandik banatzen duen Bourgeois fiordoaren arteko penintsula antartikoaren kosta zatia da (Graham Lurraldea).

Biscoe uharteak eta Adelaida uhartearen artean dago, hauengandik Grandidier kanalak banatzen dituelarik. Antartandeek Loubet kostaldea Foyn kostaldetik banatzen dute, azken hau penintsula antartikoaren ekialdeko zatian dagoelarik.

Loubet kostaldea 1905eko urtarrilean aurkitu zuen Jean-Baptiste Charcotek zuzendutako Frantziar Espedizio Antartikoak Pourquois Pas itsasontzian, Frantziako presidentea zen Emile Loubeten omenez izendatu zuena.

Lurralde aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinak Foyn kostaldea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Aldarrikapen hauek Itun Antartikoaren baldintzek mugatzen dituzte

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak: -
  • Txilek. Costa Loubet
  • Erresuma Batuak: Loubet coast

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

67°00′S 66°00′W / 67.000°S 66.000°W / -67.000; -66.000