Louis Braille

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Braille

Bizitza
JaiotzaCoupvray1809ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1852ko urtarrilaren 6a (43 urte)
Hobiratze lekuaParisko Panteoia
Coupvray
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakorganista, asmatzailea eta educator of the blind (en) Itzuli
Musika instrumentuaorganoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Musicbrainz: 7fc0e54e-dfe5-42a0-ae88-b92d8d73ce75 Find a Grave: 4405 Edit the value on Wikidata

Louis Braille (Coupvray, 1809ko urtarrilaren 4a - Paris, 1852ko urtarrilaren 6a) behatzen bidez irakurtzeko bere izena daraman sistemaren asmatzailea izan zen. Irakasle frantses honek, bera itsua izanda, ikusten ez duten pertsonen mundua eta hezkuntza aldatu zuen erabat hauei irakurketaren eta idaztearen mundua zabaltzen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istripu baten ondorioz, hiru urte zituenean, bista galdu zuen. Bere aitaren tailerrean puntzoi batekin jolasten ari zenean, begi batean sartu zuen; horrek infekzio gogor bat sortu zion eta, ondorioz, beste begia ere galdu zuen, betirako itsua geldirik. 1819n, herriko apaizaren laguntzaz eta bertako alkateari esker, beka bat eskuratu zuen Parisen, Valentin Haüy irakasleak sortutako Institut national des jeunes aveugles(INJA) zentroan non, denboraren poderioz, Braille bera irakasle moduan arituko zen. Institutu horretan Charles Barbier irakaslea ezagutu zuen. Barbierrek itsuek irakurtzeko sistema baten asmatzailea izan zen eta Braillek bere lanetaz baliatu zen bere sistema berria sortzeko momentuan. Garai hartan pertsona itsuek erliebezko letrekin irakurtzen zuten eta hori lan neketsu eta gogorra zen ezen askotan letrak bereiztea ez baitzen lan makala. Hasiera-hasieratik Braille ikasgai gehienetan ikasle oso ona izan zen, berezia. Hamabost urteekin irakasle lanetan hasi zen. Baina gaztearen osasuna ez zen ona. Estularekin arazoak izan zituen oso goiz eta laster irakaskuntza utzi behar izan zuen: 1840 bakarrik musika ematen zuen eta 1844 klaseak erabat baztertu behar izan zituen. Horri esker, ordea, denbora gehiago izan zuen bere lanean sartzeko eta, ondorioz, 1847an braillez idazteko tresna aurkeztu zuen. Tuberkulosi zela eta, gero eta ahulago zegoen. Azkenik, 1852an, urtarrilaren 6an hil zen. Haren eskaerari erantzunez jaioterrian lurperatu zuten; mende bat geroxeago Parisko Panteoira eraman zuten. Izan ere, haren eskuak Coupvrayn lurperatuta gelditu ziren.

Louis Brailleren ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goian esan dugunez bere ekarpen nagusia Braille izeneko ortografia sistema, edo, hobeto esanda, behatzekin irakurtzeko ortografiaren moldaketa izan zen. Horren bitartez itsuei kultura munduaren sarbidea erraztu egin zitzaien. Bere sistema sortzeko oinarri gisa Charles Barbierren sonografia izenekoa hartu zuen; irakasle horrek hizkuntzaren soinuak interpretatzeko erliebezko puntuen bidezko sistema bat sortu zuen. Barbier, ordea, itsua ez zen eta, ondorioz, ez zen konturatu sistemarako aukera errazagoak bazirela, Brailek bai ikusi zituenak. Brailleren originaltasuna antzeko sistema ortografiara moldatzea izan zen: zeinu sortzailearen bitartez, hau da, erliebezko sei puntu zituen domino antzeko laukitxo formako zeinuen bidez, 64 konbinaketa sortu zituen horrela frantsesaren ortografiaren ikur guztiak jasoz. Itsuek ukimena ondo garatzen dute orokorrean eta erraztasun handiarekin irakur zitzaketen sinbolo horiek. Jakina, hasierako sistema frantsesez irakurtzeko pentsatuta zegoen eta, denborarekin, hizkuntza desberdinetan moldaketak egin behar izan zituzten. Braille sistema asmatu ondoren, baita zeinu horiek idazteko tresnak asmatu zituen ere. Eta, azkenik, bere sistema oinarritzat hartuta, musika irakasteko zeinuak sortu zituen. Braile organo-jotzailea zen eta musikazale handia; esaterako, Parisko bi elizetako organo-jotzaile ofiziala izan zen. Ekarpen hauek guztiek itsuen munduan benetako iraultza suposatu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.