Louis-Honoré Fréchette

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Louis-Honoré Fréchette

Kanadiar idazlea (Levis, Quebec, 1839 - Montreal, 1908). Legegizona zen eta politikan hartu zuen parte; Ottawako Parlamentuko oposizioko kide liberala izan zen 1874etik 1878ra arte. Zenbait egunkari sortu zituen, eta politikako (kontserbadoreak) eta literaturako (tradizionalistak) etsaiei kontra egiteko La Voix d´un exilé (1868) poesia-bilduma argitaratu zuen. Beste zenbait poesia-bildumaren ondoren, La légende d´un peuple (1887) argitaratu zuen, Ipar Ameriketako ikuspegiak bikain deskribatzen dituen lana. Umorezko prosa landu zuen Originaux et Détraqués ipuin-bilduma ezagunean (1892).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis-Honoré Fréchette Aldatu lotura Wikidatan