Louis-Michel van Loo
Wikipedia(e)tik
Louis-Michel van Loo (Toulon, Frantzia, 1707 - Paris, Frantzia, 1771) margolaria izan zen, Jan Baptiste van Looren semea. Ikasketak aitarekin hasi eta Erroman burutu zituen (1727-1732), osaba Charles-Andrérekin. 1733an Parisko Akademiako kide egin zuten. 1737an Espainiara joan zen; San Fernandoko Arte Akademiako zuzendari izan zen, eta gorteko pintore gisa jardun zuen hil arte. Bere garaiko aristokraten eta Filipe V.a Espainiakoaren familiaren erretratuak egin zituen. Haren lanen ezaugarri nagusiak errealismoa, dotorezia eta fintasuna dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.