Louis Aragon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Aragon

Louis Aragon (Paris, 1897ko urriaren 3a - Paris, 1982ko abenduaren 24a) poeta eta eleberrigile frantziarra izan zen.

Biografia

Dadaismoan parte hartu eta gero surrealismoaren sortzailetarikoa izan zen (Le Paysan de Paris) André Breton eta Philippe Soupaultekin batera. Gero frantziako alderdi komunistan (PCF) afiliatu zen hil arte jarraitu zuena bere espiritu kritikoa galdu gabe (Odes à Maurice Thorez).

Robert Desnos, Paul Éluard, Jean Prévost, Jean-Pierre Rosnay eta beste batzuekin egon zen Bigarren Mundu Gerran nazismoaren aurkako erresistentziaren alde egon ziren hartu zuten poetekin (Le Crève-Coeur). Bere poesia Elsa Trioletekiko maitasunean oinarritua dago (Les Yeux d’Elsa), Vladimir Maiakovskiren koinata zena.

Louis Andrieux, bere aitak ez errekonozitzeak eri handi bat sortu zion, bere ama baino 30 urte nagusiagoa zenez bere anaiatzat hartu zuen familiako harrotasuna ez zikintzeko. Domaine Privé liburuan aitortzen du bere bizitzako sekretu handienak. Maitasunaz idazten du askotan eleberri dadaista, eleberri errealista, etab.

Goncourt akademiako partaide aukeratua 1967an, hurrengo urtean dimititu zuen. Villeneuve errotako parkean erraustua izan zen Elsa Triolet bere emaztearekin batera Saint-Arnoult-en-Yvelinesen.

Lanak

Poemak

  • Alaitasun sua(1920)
  • Mugimendu etengabea(1925)
  • Elsaren begiak (1942)
  • Elsa (1959)
  • Elsarengatik erotua 1963

Saiakera

  • Estilo tratatua 1928

Eleberria

  • Aniceto edo panorama (1921)
  • Parisko baserritarra (1926)
  • Basileako kanpaiak (1933)
  • Auzo ederrak(1936)
  • Komunistak (1949-1951)
  • Aurélien 1945
  • Aste santu1958

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Aragon Aldatu lotura Wikidatan