Louis B. Mayer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Louis B. Mayer
Louis B. Mayer
Datu pertsonalak
Izen osoa Eliezer Meir (errusieraz, Лазарь Меир)
Jaio 1884ko uztailaren 12a
Minsk (Bielorrusia)
Hil 1957ko urriaren 29a (73 urte)
Los Angeles (Kalifornia) (AEB)
Bikotekidea(k) Margaret Shenberg
(1904–1947; divorced)
Lorena Layson
(1948–1957; his death); Beatrice Roberts (ezkondu gabe)
IMDB IMDBko fitxa


Louis Burt Mayer, Louis B. Mayer edo L.B., jaiotzez Eliezer Meir (errusieraz Лазарь Меир), (Minsk (Bielorrusia), 1884ko uztailaren 12a - Los Angeles (Kalifornia) (AEB), 1957ko urriaren 29a) enpresaria eta estatubatuar zinema ekoizlea izan zen, MGM sortu zutenetako bat eta bertako lehendakari izan zena, gainera. Star systemen bultzatzaile nagusienetako bat, MGMk zeruak baino izar gehiago zituela esan ohi zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis Mayer eta Joan Crawford
Louis Mayer eta bere familia: Edith Mayer, Mayer senar-emazteak, Irene Mayer eta Mrs. Mabel W. Willebrandt

Louis Burt Mayer Minsken jaio zen, Bielorrusia , 1884ko uztailaren 12an. Judu familia izan zuen eta, mutikoa txikia zenean, Kanadako Saint Johnera (New Brunswick) emigratu zuen. Aitak txatarra eta birziklapenenari lotutako negozioa ireki zuen eta semeak lagundu zion, haren ekina Los Angeleseraino luzatuz. Hemen, Gem Theater antzokia eraiki zuen, ondoren irekiko zituen kate luze baten lehenengo zinea izango zena.

1917an, zine konpainia sortua zuen, Louis B. Mayer Pictures, eta filmak ekoiztu eta banatu ere berak egiten zuen.

1924an, Goldwyn Pictures Corporation, Metro Pictures eta Mayerren enpresak bat egin zuten, Metro-Goldwyn-Mayer mitikoa jaio zelarik.

Aurrerantzean, Louis B. Mayer izango da MGMren Ekoipen zuzendaria eta lehendakaria. Star-system deritzona diseinatu eta garatzea izango da bere lana, estudio izarrak sortzea helburu. Meyerrek handienekin egingo zuen lan eta Greta Garbo, Clark Gable, Spencer Tracy, Katharine Hepburn, Lon Chaney, Joan Crawford, Jean Harlow, Judy Garland, Hedy Lamarr eta beste askok MGMren Urrezko Aroa eraikiko zuten[1].

Era berean, Mayer soinudun zinemaren sustatzaile nagusienetako bat izango zen eta bere filmetan Tecnicolor erabiltzearena ere bai.

Mayerrek izugarrizko arrakasta lortu zuen eta Hollywoodeko pertsonaia bati baino gehiago egin zion itzal. 1937an hasi eta hurrengo 9 urteetan, Luois B. Mayer izan zen AEBetako diru sarrera gehiean zuen petsona, garai hartako 1,3 milioi dolar urtean -gaur 21 milioi dolar izango zirenak. Bere nortasun gogorra negoziorako aproposa zen eta MGMri arrakasta ugari ekarri zizkion, baina, 1950eko hamarkadan, Mayer eragina galtzen hasi zen. Marilyn Monroe bezalako izarrak sortu zien eta estudioak filma bakoitzagatik milioi bat dolar ordaintzea iritsi zen, Star system haren soldata baxuen printzipioei kontrajarriz. Ez zen bakarra izan, Katharine Hepburnek kotizazioa igotzen jarraitu baitzuen adinak aurrera egin arren. Clark Gablek MGM utzi eta alde egin zien. Elizabeth Taylorek ere kontratu gero eta garestiagoak lortu zituen eta karrera indenpendentea izatea ere bai.

Star-system delakoa beherantz bazihoan, 1948 eta 1951 artean, MGM ez zuen Oskar Sari bakar bat ere lortu. Mayerrek uko egin zion Ekozpen Zuzendari izaten jarraitzeari eta Kaliforniako epaitegi batek estudioek ezin zutela kontratu osoa -sortu, banatu eta zinemetan aurkeztu- burutu esan zuen. Bazirudien Hollywoodeko Urrezko Aroa desagertzear zegoela.

Pixkanaka hartu zuen erretiroa Meyerrek zinema industrian, baina ez zuen MGMren akzioen gehiengoa salduko, 6 urte geroago tribunalek behartu zuten arte. Betirako erretiratu zen orduan, negozio oro utziz eta estudioak abandonatuz. 7 urte geroago, 1950eko urriaren 29an, leuzemiak hil zuen, 73 urte zituenean[2]. Los Angelesen, Kalifornian, eman zioten lur eta bere senideak ere bertan daude: Ida Mayer Cummings, Jerry eta Rubin.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mayer Margaret Shenbergekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituzten: Edith (Edie) Mayer (1905eko abuztuaren 14 - 1987) William Goetz ekoizlearekin ezkonduko zena (Universal Pictures-en lehendakari izango zen gero) eta Gladys Irene Mayer (1907-1990), David O. Selznick ekoizlearekin ezkonduko zena.

Mayer Saint Cloud Roaden bizi zen, Los Angelesko East Gate Bel Air sekzioan, Kalifornian.

Alderdi Errepublikarreko militante aktiboa izan zen eta Alderdiko lehendakari ordea izan zen Kalifornian, 1931 eta 1932an, urte horretan eta hurrengoan, estatu osoan lehendakari izango zelarik.

Barkuak zituen gustuko eta zaldi karrerak ere bai. 1947an, dibortziatzen ari zenean, diru faltan zebilen eta bere 248 zaldiak saldu eta 4,4 milioi eskuratzea lortu zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis B. Mayer Aldatu lotura Wikidatan