Louis Barthou
Wikipedia(e)tik
Louis Barthou frantses legegizon eta politikaria izan zen (Oloron-Sainte-Marie, 1862 - Marseilla, 1934). Politikan sartu aurretik, legegizon-lana egin zuen Pauen. 1889an diputatu hautatu zuten; kontseiluko lehendakari izatera iritsi zen 1913an. Lehen Mundu Gerran ministeriorik gabeko ministroa izan zen, Gerra ministroa 1920 eta 1921 artean, senataria eta Justizia ministroa 1922an eta Gobernuko lehendakari orde izendatu zuten 1926an. Kanpo ministro zela, Jugoslaviako errege Alexandro I.arekin zegoela hil zuten haren aurkako atentatu batean (1934).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.