Louis Braille

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Louis Braille
Louis Braille
Étienne Lerouxek egindako estatua
Datu pertsonalak
Izen osoa Louis Braille
Jaio 1809ko urtarrilaren 6a
Coupvray ( Frantzia)
Hil 1852ko urtarrilaren 4a (43 urte)
Paris ( Frantzia)
Sinadura Louis Braille Signature.svg

Louis Braille (Coupvray, 1809ko urtarrilaren 6a - Paris, 1852ko urtarrilaren 4a) behatzen bidez irakurtzeko bere izena daraman sistemaren asmatzailea izan zen. Irakasle frantses honek, bera itsua izanda, ikusten ez duten pertsonen mundua eta hezkuntza aldatu zuen erabat hauei irakurketaren eta idaztearen mundua zabaltzen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LouisBraille.png

Istripu baten ondorioz, hiru urte zituenean, bista galdu zuen. Bere aitaren tailerrean puntzoi batekin jolasten ari zenean, begi batean sartu zuen; horrek infekzio gogor bat sortzu zion eta, ondorioz, beste begia ere galdu zuen, betirako itsua geldirik. 1819n, herriko apaizaren laguntzaz eta bertako alkateari esker, beka bat eskuratu zuen Parisen, Valentin Haüy irakasleak sortutako Institut national des jeunes aveugles(INJA) zentroan non, denboraren poderioz, Braille bera irakasle moduan arituko zen. Institutu horretan Charles Barbier irakaslea ezagutu zuen. Barbierrek itsuek irakurtzeko sistema baten asmatzailea izan zen eta Braillek bere lanetaz baliatu zen bere sistema berria sortzeko momentuan. Garai hartan pertsona itsuek erliebezko letrekin irakurtzen zuten eta hori lan neketsu eta gogorra zen ezen askotan letrak bereiztea ez baitzen lan makala. Hasiera-hasieratik Braille ikasgai gehienetan ikasle oso ona izan zen, berezia. Hamabost urtekin irakasle lanetan hasi zen. Baina gaztearen osasuna ez zen ona. Estularekin arazoak izan zituen oso goiz eta laster irakaskuntza utzi behar izan zuen: 1840 bakarrik musika ematen zuen eta 1844 klaseak erabat baztertu behar izan zituen. Horri esker, ordea, denbora gehiago izan zuen bere lanean sartzeko eta, ondorioz, 1847an braillez idazteko tresna aurkeztu zuen. Tuberkulosis zela eta, gero eta ahulago zegoen. Azkenik, 1852an, urtarrilaren 6an hil zen. Haren eskaerari erantzunez jaioterrian lurperatu zuten; mende bat geroxeago Parisko Panthéonera eraman zuten. Izan ere, haren eskuak Coupvrayn lurperatuta gelditu ziren.

Louis Brailleren aportazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goian esan dugunez bere aportazio nagusia Braille izeneko ortografia sistema, edo, hobeto esanda, behatzekin irakurtzeko ortografiaren moldaketa izan zen. Horren bitartez itsuei kultura munduaren sarbidea erraztu egin zitzaien. Bere sistema sortzeko oinarri gisa Charles Barbierren sonografia izenekoa hartu zuen; irakasle horrek hizkuntzaren soinuak interpretatzeko erliebezko puntuen bidezko sistema bat sortu zuen. Barbier, ordea, itsua ez zen eta, ondorioz, ez zen konturatu sistemarako aukera errazagoak bazirela, Brailek bai ikusi zituenak. Brailleren originaltasuna antzeko sistema ortografiara moldatzea izan zen: zeinu sortzailearen bitartez, hau da, erliebezko sei puntu zituen domino antzeko laukitxo formako zeinuen bidez, 64 konbinaketa sortu zituen horrela frantsesaren ortografiaren ikur guztiak jasoz. Itsuek ukimena ondo garatzen dute orokorrean eta erraztasun handiarekin irakur zitzaketeen sinbolo horiek. Jakina, hasierako sistema frantsesez irakurtzeko pentsatuta zegoen eta, denborarekin, hizkuntza desberdinetan moldaketak egin behar izan zituzten. Braille sistema asmatu ondoren, baita zeinu horiek idazteko tresnak asmatu zituen ere. Eta, azkenik, bere sistema oinarritzat hartuta, musika irakasteko zeinuak sortu zituen. Braile organojolea zen eta musikazale handia; esaterako, Parisko bi elizetako organojole ofiziala izan zen. Aportazio hauek guztiek itsuen munduan benetako iraultza suposatu zuten.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Louis Braille


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.