Louis Duchesne
Wikipedia(e)tik
Louis Duchesne, Frantses Akademiako kide egin zutenean.
Louis Marie Olivier Duchesne (Saint-Servan, Ille-et-Vilaine, Frantzia, 1843 - Erroma, Italia, 1922) Erromatar Eliza Katolikoko prelatua eta jakituna izan zen. Parisko Institutu Katolikoko arkeologiako eta eliz historiako irakasle izendatu zuten 1877an. Erromako Frantses Eskolako zuzendari izendatu zuten 1895ean, eta Frantses Akademiako kide 1910ean.
Obra nagusiak: Liber pontificalis (1886-1892), Histoire ancienne de l´Église (1907-1926, Elizaren antzinako historia) eta L´Église au VI siecle (1925, Eliza VI. mendean zehar).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.