Louis Dumont
Louis Dumont frantses antropologoa izan zen (Tesalonika, 1911 - Paris, 1998). Lehenengo lana indiar gizarteko kasten sistemari buruz egin zuen (Homo hierarchicus, 1967). Ondoren soziologia konparatiboaren analisiari ekin zion. Gizarte tradizionalen (gizabanakoa osotasun hierarkizatu batean sartzen da) eta gizarte modernoen (indibidualismoa da bertako balio nagusia) arteko desberdintasuna da Dumonten lanaren oinarria: Homo aequalis (1977-1991), Essais sur l'individualisme (1983, Indibidualismoari buruzko saiakera). Louis Dumontek, bestalde, mendebaldeko gizarteen bilakaeraren berezitasunak nabarmentzen ditu, zeinetan politika, ekonomia, gizarte osotasunetik baztertu den gizabanakoa, eta gatazka-kategoriak sortu diren. Horrez gainera, indibidualismo horren jatorri kristauak nabarmentzen ditu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.