Louis Farrakhan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Farrakhan

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouis Eugene Walcott
JaiotzaBronx1933ko maiatzaren 11 (90 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaKenwood (en) Itzuli
Talde etnikoaafro-amerikarra
Familia
Ezkontidea(k)Khadijah Farrakhan (en) Itzuli  (1953ko irailaren 12a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBoston Latin School (en) Itzuli
Boston English High School (en) Itzuli
Winston-Salem State University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, erlijiosoa, kazetaria, politikaria, biolin-jotzailea, anti-vaccine activist (en) Itzuli, Muslim minister (en) Itzuli eta black supremacist (en) Itzuli
Jasotako sariak
Musika instrumentuabiolina
ahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm0268093 Instagram: louisfarrakhan Musicbrainz: ae2353b5-9fb0-4838-a963-263b760e49a7 Discogs: 437786 Edit the value on Wikidata

Louis Farrakhan —jaiotza-izena: Louis Eugene Walcott— (Bronx, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1933ko maiatzaren 11) erlijio-buruzagia da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bostonen bizi zelarik, Eliza Episkopaleko abesbatzako kantari izan zen, eta biolin-ikasketak egin zituen. Oso ikasle ona izan zen. Ipar Carolinako Irakasle Eskolan ari zenean, Hego Ameriketako arrazen arteko harremanak ezagutzeko aukera izan zuen. 1953an utzi zuen eskola, eta Bostona itzuli zen. Betsy Rossekin ezkondu zen, eta abeslari gisa atera zuen ogibidea. Jaialdi-sail bat egiten ari zela, Malcolm X ezagutu zuen Roxburyn, eta artean Islameko Nazioaren (Musulman Beltzak) buruzagia zen Elijah Muhammad entzun zuen Chicagon.

Walcott islamismora bihurtu zen 1955ean, eta handik aurrera Louis X deitu zioten. Malcolm X 1965ean hil zutenean, Louisek haren lekua hartu zuen Harlemgo ministro gisa, eta handik urte batzuetara, Islameko Nazioaren lider bihurtu zen. Elijahek izen berria eman zion, Louis Farrakhan. Islameko Nazioak beltzen separatismoa eta independentzia ekonomikoa aldarrikatzen zuen bere kide afro-amerikar guztientzat.

1970eko hamarkadaren amaiera aldera, Louis Farrakhan semiten aurka zuen jarrera bortitzagatik nabarmendu zen, eta horrek Jesse Jacksonen gaitzespena ekarri zion. 1995ean milioi bat afro-amerikar bildu zituen Washingtona joateko, damu adierazpen gisako manifestazio batera. Osasun arazoak zituela eta, 2007an, Farrakhanek Islameko Nazioan zituen erantzukizunak gutxitu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]