Louis Gardet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Gardet
Bizitza
JaiotzaTolosa Okzitania1904ko abuztuaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaTolosa Okzitania1986ko uztailaren 17a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Louis Gardet, benetako izenez André Brottier (Tolosa Okzitania, Frantzia, 1904ko abuztuaren 15a - Tolosa Okzitania, 1986ko uztailaren 17a) frantses teologo, filosofo eta mistikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neotomismotik sortutako kristau-filosofiaren ordezkari nagusietakoa izan zen. Kultura eta erlijio konparatuen filosofo kristautzat azaltzen zuen bere burua, eta lotura estua izan zuen Foucaulden Petits Fréres elkartearekin. Islamaren inguruko ikerlan sakonak egin eta argitaratu zituen: La cité musulmane (1954, "Musulman hiria"), Les grands problémes de la théologie musulmane: Dieu et la destinée de l´homme (1967, "Teologia musulmanaren gai nagusiak: Jainkoa eta gizakiaren patua"), Les hommes de l´islam (1977, "Islamaren gizonak").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]