Louis Kahn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Isadore Kahn» orritik birbideratua)
Louis Kahn

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakItze-Leib Schmuilowsky
JaiotzaKuressaare1901eko otsailaren 20a
Herrialdea Estonia
 Ameriketako Estatu Batuak
 Errusiar Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak  (1914ko maiatzaren 15a -
HeriotzaPennsylvania Station (en) Itzuli eta New York1974ko martxoaren 17a (73 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPennsylvaniako Unibertsitatea
Yale Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, unibertsitateko irakaslea, margolaria, diseinatzailea, irakaslea eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Massachusetts Institute of Technology
Zantzinger, Borie & Medary (en) Itzuli
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Find a Grave: 561 Edit the value on Wikidata

Louis Isadore Kahn ( benetako izena Itze-Leib Schmuilowsky zuen) (Pärnu, Estonia, 1901eko otsailaren 20New York, 1974ko martxoaren 17a) estatubatuar arkitektoa zen. Filadelfiako estudio ugaritan lan egin ondoren berea sortu zuen 1935ean. Bere estudioko lana diseinu kritikari eta Yale Unibertsitatean arkitektura irakaste izatearekin uztartu zuen 1947tik 1957ra. Azken urte honetatik bere heriotzara arte Pennsylvaniako Unibertsitatean arkitektura irakasle izan zen. Kahn tradizioa eta modernitatea lotzen saiatu zen lehenengo arkitektoetako bat izan zen, bere lanen ezaugarriak oinarrizko geometriak (kaxak, zilindroak), eraikuntza (zura, adreilua, hormigoia) eta monumentaltasuna dira. Vincent Scully kritikaria izan zen Kahnen lanaren ospea zabaltzen hasi zena, bere ustez Kahnen eragina Frank Lloyd Wright, Mies van der Rohe, Alvar Aalto eta Le Corbusieren mailan dago[erreferentzia behar].

Lan garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Yale Unibertsitatearen arte galeria, New Haven, Connecticut,(1951–1953), Louis Kahn ospetsu egin zuen lehen lan monumentala. Oso ospetsuak dira egitura arintzeko asmatu zituen sabaiko hormigoizko tetraedroak.
  • Richards Laborategiak, Pennsylvaniako Unibertsitatea, Filadelfia, Pennsylvania, (1957–1965), laborategi hauetan aurrefabrikatutako hormigoi habeak eta instalakuntza ikusiak dira berrikuntza teknikoak. Eraikina Italiako San Gimigniano Erdi Aroko herrian oinarritu omen zen. Bolumenek egitura funtzionala jarraitzen dute, erdian elementu orokorrak daude, hau laborategiek inguratzen dute eta laborategiak berriz, aireztapen dorreek inguratzen dituzte Italiar herriaren dorreak gogoratu nahian.
  • Salk Institutua, La Jolla, Kalifornia, (1959–1965), hormigoi eta zurezko eraikinek zerumugara irekitako klaustro zabal bat eratzen dute. Luis Barragán arkitekto ospetsuari iritzia eskatu zion espazio hau nola osatu erabakitzeko eta aren aholkua jarraituaz, zerua jasotzeko, hutsik utzi zuen.
  • Eliza Unitarioa, Rochester, New York (1959–1969), adreiluzko eraikin honen elementu garrantzitsuena zeharka sartzen den argi naturala da.
  • Indiar Administrazio Institutua, Ahmedabad, India (1962).
  • Nazio asanblada eraikina, Dhaka, Bangladesh (1962–1974).
  • Phillips Exeter Liburutegia, Exeter, New Hampshire, (1965–1972), ospetsua da atrio ikusgarria eta irakurketa tokien leihoengatik.
  • Kimbell Arte Museoa, Fort Worth, Texas, (1967–1972), argi naturala lausotzeko hormigoizko gangak erabili zituen.
  • Yaleko Britaniar Arte zentrua, Yale Unibertsitatea, New Haven, Connecticut, (1969–1974).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Kahn Aldatu lotura Wikidatan