Louis Malle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Louis Malle (Thumeries, Frantzia, 1932 - Beverly Hills, Ameriketako Estatu Batuak, 1995) zinemagilea izan zen. Urpeko munduari buruzko lehen film komertziala egin zuen, Jaques Cousteaurekin. Zenbait idazleren literatura-lanak moldatu zituen, hala nola Queneauren Zazie dans le métro (1958, Zazie metroan), Pierre Drieu La Rochelleren Le feu follet (1963, Zakur argia), eta Modianoren Lacombe Lucien (1973), besteak beste. Zuzendari ausarta eta indar berezikoa izan zen; bere zinemagintzak maila gorenena lortu zuen bai Frantzian eta bai Estatu Batuetan eginiko obretan. Besteak beste Atlantic City (1980) eta Alamo Bay (1985) egin ondoren Frantziara itzuli zen Au revoir les enfants (1987, Agur mutilak) filmatzera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]