Louis Mountbatten

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lord Mountbatten

Louis Francis Albert Victor Nicholas George Mountbatten (1900eko ekainaren 25a1979ko abuztuaren 27a) Erresuma Batuko amirala izan zen, Indiako azken erregeordea, eta Indiako Batasun independientearen lehen gobernatzaile nagusia (1947-1948). 1979an, Behin-behineko IRAk erahil zuen, haren itsasontzian jarritako bonbaren ondorioz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viktoria erregina haren berramona izan zen, eta biloba Filipe, Edinburgoko dukea zeukan.

Lehen Mundu Gerran Jutlandiako bigarren itsas guduan hartu zuen parte. Bigarren Mundu Gerran Norvegia eta Frantziako indargune alemaniarren kontrako operazioak zuzendu zituen. 1943ko abuztuan, Asiako hego-ekialdean aliatuen aginte nagusia eman zitzaion. Japoniarrak Birmaniatik eta Singapurretik egoztea lortu zuen.

Diplomatiko nabarmendua ere izan zen. Lord Wavell ordezkatu zuen Indiako azken erregeordea izateko, eta independentzia prozesua burutzea egokitu zitzaion. India independiteko lehen gobernatzaile nagusia ere izan zen, Jawaharlal Nehru lehen ministroak eskatuta.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mountbattenek udako oporrak Donegal konderrian pasa ohi zituen, Irlandako ipar-mendebaldeko kostaldean. Garda Síochának segurtasunaren inguruan emandako aholkuak eta ohartarazpenak gorabehera, 1979ko abuztuaren 27an arrantza egitera atera zen Mountbatten. Aurreko gauean, Thomas McMahon izeneko IRAko kideak urruneko kontroleko bonba bat paratu zuen 10 metroko txalupan. Ezezagun batek leherrarazi zuen bonba Mountbatten eta beste batzuk barruan zeudela.

McMahonek bizitza osorako kartzela zigorra jaso zuen 1979ko azaroaren 23an.

Gerry Adamsek ondokoa adierazi zuen Mountbattenen heriotzari buruz:

« IRAk arrazoi argiak eman ditu exekuzioaren inguruan. Uste dut zoritxarrekoa dela edonor hil behar izatea, baina Mountbattenen heriotzak ekarri duen oldarkorkeriak agerian utzi du komunikabide nagusien joera hipokrita. Lorden Etxeko kidea izanik, Mountbatten irudi hunkigarria zen bai britainiar bai irlandar politikan. IRAk hari egindakoa da Mountbattenek berak bizitza osoan zehar besteei egin zien gauza bera; eta haren gerrako aurrekariak kontuan hartuta, ez dut uste muzin eginen zionik gerra egoera garbi batean hiltzeari. Bazekien herrialde honetara etortzeak zer nolako arriskua zekarren. Nire iritsiz, IRAk xedea bete du: jendea hasi da Irlandako egoerari arreta jartzen.  »
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Mountbatten Aldatu lotura Wikidatan