Louis Ramond de Carbonnières

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Louis Ramond de Carbonnières
Louis Ramond de Carbonnières

Louis Ramond de Carbonnières frantses politikaria eta geologoa izan zen (Estrasburgo, 1755 - Paris, 1827). Rohango kardinalaren kontseilaria zen, eta diputatu hautatu zuten alderdi erregezalearen eskutik legebiltzar konstituziogilerako. Luis XVIII.aren estatu-kontseilaria izan zen, bestalde. Pirinio mendiei buruzko lanak ere argitaratu zituen: Observations sur les Hautes-Pyrénées (1789) eta Voyage au Mont Perdu (1801).

Monte Perdido
Monte Perdido


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Ramond de Carbonnières Aldatu lotura Wikidatan