Luís de Freitas Branco

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Portugaldar musikagilea eta musikologoa (Lisboa, 1890 - 1955). Inpresionismoaren (Paraisos artificials, 1910) eta musika atonalaren bultzatzaile nagusia izan zen Portugalen. Musika-lan asko idatzi zituen (sinfoniak, poema sinfonikoak, ganberako musika, moteteak eta koruak, herri-abestien moldaerak). Musikaren teoriari eta historiari buruzko liburuak argitaratu zituen eta 1950ean Gazeta musical aldizkaria sortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]