Lubuszeko voivoderria
Wikipedia(e)tik
|
Lubuszeko voivoderria |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Izen ofiziala | Województwo lubuskie | ||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Gorzów Wielkopolski | ||
| Hiriburua | Zielona Góra | ||
| Azalera |
13987,88 km² | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
1011024 (2010[1]) 72,26 bizt/km² |
||
| ISO 3166-2 | PL-LB | ||
| Web | www.lubuskie.uw.gov.pl/main/index.html | ||
Lubuszeko voivoderria[2] (polonieraz: Województwo lubuskie) Polonia osatzen duten 16 voivoderrietako bat da. Herrialdearen mendebaldean dago eta zati bat Silesia eskualde historikoaren parte da.
Iparraldean Mendebaldeko Pomeraniako voivoderriarekin du muga, ekialdean Polonia Handiko voivoderriarekin, hegoaldean Silesia Behereko voivoderriarekin eta mendebaldean Alemaniako (Brandenburgo eta Saxonia estauekin. 13.987,88 km²ko azalera du eta 2010ean 1.011.024 biztanle zituen[1].
Bi hiriburu ditu: Gorzów Wielkopolski gobernariaren egoitza da eta Zielona Góra eskualdeko legebiltzarrarena (sejmik).
Banaketa administratiboa [aldatu]
Lubuszeko voivoderria 14 powiat edo konderritan banaturik dago, :
- Gorzów Wielkopolski hiri konterria
- Zielona Góra hiri konterria
- Powiat gorzowski
- Powiat krośnieński
- Powiat międzyrzecki
- Powiat nowosolski
- Powiat słubicki
- Powiat strzelecko-drezdenecki
- Powiat sulęciński
- Powiat świebodziński
- Powiat wschowski
- Powiat zielonogórski
- Powiat żagański
- Powiat żarski
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b 2010eko biztanleri datuak Główny Urząd Statystyczny
- ↑ Poloniako eskualdeak Bizkaia.Net
|
|||||