Luca Giordano
Luca Giordano, izengoitiz Fa Presto (Napoli, Espainiar Inperioa, 1634ko urriaren 18a - Napoli, 1705eko urtarrilaren 3a) italiar margolaria izan zen.
Biografia [aldatu]
XVI. mendeko maisuen obren kopiak egiten nabarmendu zen, lanak trebetasun handiz eta oso bizkor egiten zituelako. Riberaren eraginez, koadro ilunak eta trinkoak margotu zituen hasieran. 1650. urte inguruan Erromara joan zen, eta ondoren Florentzia eta Veneziara, eta estilo arinago eta argitsuago batera jo zuen; erlijio eta mitologiako lan ugari egin zituen, eta freskoak ere asko egin zituen ("Medicitarren apoteosia", Florentzian). Espainiara joan zen Filipe II.ak eskaturik (1692), eta Escorialen, Buen Retiron eta Toledoko katedralean apainketak egin zituen. Napolira itzuli eta "Juditen historia" margotu zuen (1702-1704).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.