Luca Marenzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luca Marenzio

Italiar musikagilea (Coccaglio, Brescia inguruan, 1553 - Erroma, 1599). Pizkundeko italiar madrigal-egilerik aipagarriena. Erroman (1578-1586), Florentzian eta Polonian (1595-1598) ibili ondoren 1598an Erromara itzuli zen, eta Aita Santuaren gortean geratu zen behin-betirako. Marenziok madrigal eta villanella asko argitaratu zituen, baita bost motete-liburu ere.

Berezko teknika zuen; musika-lanetako pasarte batzuetan homofonia erabili zuen, aurreragoko madrigalen molde polifonikoaren ordez. Harmoniaren aldetik ausardia handiz jokatu zuen: kromatismotik modulazio enarmoniko aurreratuetara jo zuen, eta batzuetan bere hartan utzi zituen disonantziak, dramatismoa sortzearren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luca Marenzio Aldatu lotura Wikidatan