Luca de Tenaren glorieta (Sevilla)

Koordenatuak: 37°22′32″N 5°59′38″W / 37.3756719°N 5.9939366°W / 37.3756719; -5.9939366
Wikipedia, Entziklopedia askea
Luca de Tenaren glorieta (Sevilla)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla
Koordenatuak37°22′32″N 5°59′38″W / 37.3756719°N 5.9939366°W / 37.3756719; -5.9939366
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaTorcuato Luca de Tena

Luca de Tenaren Glorieta, Sevillan dago, Maria Luisa Parkean, Espainiako Plazaren parean. Bertan, 1954an Emilio Laiz Camposek eginiko brontzezko soingain bat ikus daiteke. Soingain hau, hasiera batean, Luca de Tena hil zen urtean egitekoa zen, 1929ko Sevillako Iberoamerikar Erakusketa ospatu zen urtean, baina ez zen posible izan 25 urte beranduagora arte.

Bere irudia ohoratzen eta "Sevillak D. Torcuato Luca de Tena y Alvarez Ossoriori (1861-1929)" dioen idazkun bat duen soingainaz gain, aurrean iturri bat du, soingainaren atzean eta glorietaren alboetan, erlaxatzeko erabil daitezkeen sabaidun gune batzuk daude, soingainaren atzean dagoen kaiola erako etxetxoa, hegaztiak eta loreak agertzen diren freskoez margotua dago. Gune hauek, udaberriko eferbeszentzian, aldi berean, olan lana eginez, tokia freskatu eta estaltzen duten landare igokariz apaindutako pergola batzuen bidez elkartuak daude.

Anibal Gonzalezen Glorieta eta Lotoen Glorietaren artean dago.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]