Lucas van Leyden

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lucas van Leydenen autoerretratua

Holandar margolari, grabatzaile eta marrazkilaria (Leiden, 1494 - 1533). Bere garaiko grabatzaile handienetakoa izan zen, eta ospe handia eman zioten zurean eta kobrean egindako grabatuek. Cornelis Engebrechtsz margolari flandestarrarekin egin zituen lehen ikasketak, eta 1514an Anberesera alde egin zuen. Bertan ezagutu zuen Alberto Durero 1521ean, eta eragin handia izan zuen harengandik ondoko obretan. Behatzaile zorrotza eta grabatzaile dotorea izan zen, eta pintore gisa, joera eklektiko samarra agertu zuen bere garaiko margolaritza-eskola garrantzitsuenen aurrean. Obra nagusiak: Jesus gurutzea aldean duela eta Maria Madalena munduko atseginetara emana grabatuak; Azken Juizioa, bere margolan nagusia; Lot eta bere alabak eta Moises haitzari ura jariarazten, Bibliako gaietan oinarrituriko pintura obrak, eta Xake jokalariak eta Predikua elizan, herri-gaietan oinarrituriko margolanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucas van Leyden Aldatu lotura Wikidatan