Lucia Lakarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lucia Lakarra (Zumaia, Gipuzkoa, 1975) euskal dantzari ospetsua da. Victor Ullaterekin ikasi zuen Madrilen eta 1994an Roland Petitek zuzendutako Marseillako Ballet Nazionalean sartu zen. Hiru urte geroago, San Frantziskoko Ballet konpainiara joan zen. 2002tik aurrera, Municheko Bayerisches Staatsballett konpainiako dantzari nagusia da.

Orain arte egin duen paperik garrantzitsuena 2007an izan zen, Vienako Urteberri Eguneko Kontzertuan dantzatu egin zuen eta. 2010ean hamarkadako dantzari onenaren saria eman zioten Moskun[1].

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nijinsky Saria (2002)
  • Dantzako Benois Saria (2003)
  • Dantzako Sari Nazionala Antzezpen alorrean (2005)
  • Hamarkadako dantzari onenaren saria (2010)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]