Lucien Bodard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucien Bodard
Bizitza
JaiotzaChongqing1914ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 7. barrutia1998ko martxoaren 2a (84 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
AitaAlbert Bodard
Ezkontidea(k)Mag Bodard (en) Itzuli
Marie-Françoise Leclère (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaÉcole des Roches (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgerra-berriemailea, kazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)France Soir
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0090775 Allocine: 4184 Allmovie: p132444
Find a Grave: 13391940 Edit the value on Wikidata

Lucien Bodard (Chongqing, Txina, 1914ko urtarrilaren 9a - Paris, 1998ko martxoaren 2a) kazetari eta idazle frantsesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita diplomatikoa zuen, eta lehenengo urteak Txinan eman zituen. Ondoren, Frantziara joan zen, eta han, zientzia politikoetako diploma lortu zuen.

Afrika iparraldera lehenbizi eta Londresa bidaiatu zuen ondoren, eta 1944an kazetari gisa hasi zen lanean, behin-behineko, gobernuaren prentsa-informazioko sailean.

1946an France Illustration aldizkarian idazten zituen zutabeekin egin zen ezaguna; haietan Afrika iparraldeko deskolonizazioa ezinbestekoa zela adierazten zuen. Handik bi urtera, France-Soir aldizkariko kide izan zen. Erreportari-lanen ondorioz, XX. mende erdialdeko fronte gogorrenetara joan behar izan zuen: Indotxina (1948-1954), Hong Kong, Maoren Txina, iparraldeko Afrika, Hego Amerika eta abar. Bidaia horietan milaka artikulu eta hainbat liburu idatzi zituen.

1957an La Chine de la douleur (Oinazearen Txina) idatzi zuen, Maoren garaiko izua salatzen duena. 1963tik 1967ra bitartean, Indotxinako gerrari buruzko trilogia idatzi zuen: L´Enlisement (Hondamendia), L´Humiliation (Iraina), L´Aventure (Abentura). Lan horietan eleberrigile handien adimena eta energia erakusten du, kazetariaren jardueraren mende.

Aipagarriak ditu, bestalde, Txina inspirazio-iturri izan zuten Monsieur le Consul (1973, Kontsul jauna), La Vallée des roses (1977, Arrosen bailara) eta Anne Marie (lan horri esker 1981ean Goncourt Saria irabazi zuen) lanak.

Bere azken liburua, hura ere Txinan oinarritua, hil eta hilabete batzuetara argitaratu zen, Le Chien de Mao (Maoren zakurra), diktadorearen alargunaren biografia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]