Lucien Bonaparte
Wikipedia(e)tik
Lucien Bonaparte Napoleon I.aren anaia izan zen (Aiacciu, 1775 - Viterbo, 1840). Bostehunen Kontseiluko lehendakaria izan zen; parte hartu zuen Brumario 18ko estatu-kolpea prestatzen, eta funtsezkoa izan zen estatu-kolpeak aurrera egin zezan. Barne ministroa (1799), Enbaxadore Espainian (1800), Frantziako Tribunat biltzar bereziko lehendakaria izan zen 1802tik aurrera. Napoleonen gehiegizko ahalmenaren aurka agertu ondoren, Erromara jo zuen eta gero Caninon hartu zuen egoitza, bertako printze bihurtuz. Louis-Lucien Bonaparte printze eta euskararen ikertzailearen aita izan zen. Bere oroitzapenak biltzen dituen liburu bat idatzi zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.