Ludvig Holberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ludvig Holberg baroia.

Ludvig Holberg (Bergen, Noruega, 1684 - Kopenhage, Danimarka, 1754) Danimarkako jakintsu eta idazlea izan zen. Norvegia eta Danimarka baturik zeuden garaian sortua izanik, herrialde horietako bietako literaturaren aitatzat hartua izan da.

Biografia[aldatu]

Kopenhagen ikasketak egin ondoren, Europan zehar ibili zen (1704-1716). Kopenhagen bizi zela, hango unibertsitatean irakasle izan zen (1717).

Historia eta zuzenbidea aztergai zituzten zenbait obraren ondoren Peder Paars (1719-1720) poema komiko heroikoa egin zuen. 1722-1727 bitarteko urteetan gaur egun ere antzezten diren hogeita hamar bat komedia umoretsutan hiri hartako burgesia txikiaren deskripzioa eman zuen: Erasmus Montanus, unibertsitario gaztearen satira; Jean de France, moda frankofiloaren satira; Mendiko Jeppe, nekazariaren lanez diharduena eta autorearen obrarik ezagunena. Obra hauek taxutzerakoan zenbait eredu hartu zituen kontuan: Plauto, Italiako commedia dell´arte eta Molièreren antzerkia batez ere.

Komediez aparte, beste lan anitz egin zituen, hala nola, Danimarkako erresumaren historia eta Elizaren historia (1732-1735). Bestelakoa da Nils Klimen bidaia (1741), bere garaiko gizartearen kritika zorrotza. Holbergen obra guztian nabaria da bere herriari hastapen moralak erakusteko lehia, baina irria ezpainetan zuela betiere.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Ludvig Holberg


Erreferentziak[aldatu]