Ludwig Bieberbach
Wikipedia(e)tik
Ludwig Georg Elias Moses Bieberbach alemaniar matematikaria izan zen (Goddelau, Alemania, 1886 - 1982). Bere izena duen aieruari esker da ezaguna: Bieberbachen aierua. Aieru hori Louis de Brangesek ebatzi zuen osorik 1984an. Horretaz gainera, polinomioen bidez funtzioak hurbiltzeko moduak ere aztertu zituen. Aldizkari bat sortu zuen, Deutsche Mathematik, zeinetan matematikak lantzeko judu-estiloa kontrajartzen baitzaio alemaniar estiloari.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
