Ludwig Feuerbach

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ludwig Feuerbach.

Ludwig Feuerbach (Landshut, Bavaria, Alemania, 1804ko uztailaren 28a - Rechenberg, 1872ko irailaren 13a) alemaniar filosofoa eta moralista izan zen. Karl Marxengan izan zuen eraginagatik eta bere teologia humanistikoagatik da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul von Feuerbach legegizon ezagunaren laugarren semea zen. Ludwigek teologiako ikasketak utzi eta filosofia ikasi zuen; Hegel izan zuen irakasle Berlinen bi urtez.

Lehenengo liburua 1830ean argitaratu zuen Gedanken über Tod und Unsterblichkeit ("Heriotzaz eta hilezkortasunaz burutapenak"), hilezkortasun berezia proposatzen du bertan, eta gizona hil ondoren giza kualitateak naturan geratzen direla dio. Hari horri eutsiz idatzi zuen bere liburu ezagunena: Das Wesen des Christentums (1841, "Kristautasunaren esentzia"), Jainkoa gizonaren barnearen kanpoko proiekzio hutsa dela dio bertan, eta kristauen Jainkoa ilusioa besterik ez dela. Feuerbachek Hegelen idealismoa alde batera utzi eta materialismoaren bidea hartu zuen. Erlijioaren ilusiozko izaera baztertu zuen eta aldiz, etika naturazkoa eta humanistikoa proposatu zuen gizartearen eta naturaren filosofiazko azterketa egiteko. 1948-49. urteen bitarteko gorabehera politikoen garaian erlijiozko ortodoxia kritikatu zuen, eta heroitzat hartu zuten iraultzaile askok.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ludwig Feuerbach Aldatu lotura Wikidatan