Ludwig Mies van der Rohe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Neue Nationalgalerie (Galeria Nazional Berria), Berlin
Neue Nationalgalerie barrualdea eta Bartzelona aulkia
Etxebizitzak Weißenhof siedlung-ean, Stuttgart, Alemania

Ludwig Mies van der Rohe (Akisgran, 1886ko martxoaren 27Chicago, 1969ko abuztuaren 17) arkitekto alemaniarra zen.

Mies van der Rohek forma garbiak eta planoak erabiltzen zituen bere proiektuetan eta beira, altzairua eta hormigoia sarri agertzen dira. Bere lanak oraingo beirazko fatxadadun eraikin handien (etxe orratzen) oinarri izan dira. Berea da Less is More (Gutxiago Gehiago da) goiburua.

Bizitza eta pentsamoldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiazko izena Ludwig Mies zuen. 1921 urtean aitaren abizenari amaren ezkonaurreko abizena gehitu zion "van der" tarteko ipiniz, artistikoago bihurtzeko. Horrela bilakatu zen Ludwig Mies van der Rohe.

Akisgran sorterrian familiako enpresan hasi zen lanean, Berlinen Bruno Paul-en arkitektura agentziara joan zen arte. Urte batzuk geroago Peter Behrens arkitektoaren agentzian lan egin zuen 1908 eta 1912 artean. Azken honen eraginpean, eraikuntza teknika aurreratuetan eta prusiar klasizismoan oinarritutako arkitektura garatu zuen. Begiko zituen errusiar konstruktibismoaren eta holandar De Stijl taldearen estetika ere. Garai horretan hasi zen proiektu berritzaileak egiten, altzairua eta beira erabiliz eta, era berean, Karl Friedrich Schinkel arkitekto klasikoaren zenbait ideia mailegatuz. Behrensen lantegian ere Walter Gropius ezagutu zuen, Bauhaus eskolaren fundatzaile izango zena. 1912 eta 1914 artean Berlinen lan egin zuen, Bigarren Mundu Gerra iritsi zen arte.

Miesek G aldizkarian parte hartu zuen 1923. urtean argitaratu zenean. 20ko eta 30eko hamarkadetako arkitektura-filosofian emari handikoa izan zen, Deutscher Werkbund delakoak babestutako Weissenhof proiektuaren eta Berlingo eta Dessauko Bauhaus eskolako zuzendari (1930-33) izan baitzen. Nazismoaren gorakada zela-eta, 1938. urtean Mies Estatu Batuetara erbesteratu zen.

Mies Chicagon kokatu eta Chicago's Armour Institute of Technologyko (orain Illinois Institute of Technology edo IIT) arkitektura sailean lan egin zuen, unibertsitateko campusa berrantolatzearen truke. Bere lanik ezagunenetako batzuk bertan daude, hala nola Crown Hall arkitektura eskolako egoitza.

1958. urtean Nazioarteko estiloaren gaina den Seagram Eraikina eraiki zuen New Yorken. Forma garbiko paralelepipedo beltza da, Park Avenue hiribidean kokatua, baina aldameneko eraikinek osatzen duten lerrokaduratik zertxobait atzerago eraikia, trabertino zurizko sarrera-espazio handi bat utziz. Fatxada beirazko kortina-horma da, eta apaingarri gisa bertikaltasuna handitzeko altzairuzko profilak ditu kanpoaldean.

Less is More (Gutxiago Gehiago da) eta God is in the details (Jainkoa detaileetan dago) hainbatetan esan zuelako ezaguna, Mies espazio neutro eta kontenplaziozkoak egiten saiatu zen, ekaien (materialen) eta egituraren egiazkotasuna erabiliz. Azken lanak arkitektura unibertsal sinplifikatuaren bila emandako bizitzaren emaitza dira.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1911: Wohnhaus Perls, Berlin-Zehlendorf
  • 1926 : Monumentua Rosa Luxemburg und Karl Liebknecht-en omenez, Berlin
  • 1927 : Etxebizitzak Weißenhof siedlung-ean, Stuttgart, Alemania
  • 1928-30 : Villa Tugendhat, Brno, Txekia
  • 1928-29 : Villa Lange eta Villa Dr. Esters, Krefeld, Alemania
  • 1929 : Alemaniar Pabilioia Erakusketa Unibertsalean, Bartzelona (Europako maisulana)
  • 1931 : Verseidag fabrika, Krefeld, Alemania
  • 1946-50 : Farnsworth Etxea, Plano, Illinois, AEB
  • 1932-33 : Lemke bungalowa, Berlin-Hohenschönhausen
  • South Side unibertsitate eraikinak, Chicago, AEB
  • 1946 : Alumni Memorial Hall
  • 1950-51 : Lake Shore Drive Apartamentuak, Chicago
  • 1954-58 : Seagram Eraikina, New York (AEBetako maisulana)
  • 1956 : Crown Hall, Chicago
  • 1959 : Federal Building
  • 1966 : IBM Eraikina
  • 1965-68 : Neue Nationalgalerie (galeria nazional berria), Berlin

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Puente, Moisés (2008). Conversations with Mies Van Der Rohe. New York: Princeton Architectural Press. pp. 96. ISBN 978-1-56898-753-8.
  2. Schulze, Franz (1985). Mies Van Der Rohe, a Critical Biography. Chicago: University of Chicago Press. ISBN 0-226-74059-5.
  3. Sharp, Dennis (1991). The Illustrated Encyclopedia of Architects and Architecture. New York: Whitney Library of Design. p. 109. ISBN 0-8230-2539-X.
  4. Spaeth, David (1985). Mies Van Der Rohe. New York: Rizzoli International Publications, Inc.. ISBN 0-8478-0563-8.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ludwig Mies van der Rohe