Ludwig Prandtl
Wikipedia(e)tik
Ludwig Prandtl (Freising, Bavaria, Alemania, 1875 - Göttingen, Alemania, 1953) alemaniar fisikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
1904. urtean Göttingeneko Unibertsitateko irakasle eta Aerodinamika Ikerketen Laborategiaren sortzaileetako bat izan zen. 1947. urtean jariakarien mekanika ikertzen zuen Max Planck Institutuko zuzendari izendatu zuten.
Saio eta teoria asko egin zituen aerodinamikari eta jariakarien mekanikari buruz. Prandtlek airean edo uretan higitzen den gorputz baten azaleko geruzaren hastapena finkatu zuen, eta aurkikuntza horri esker, aerodinamikak hegazkin bateko hegoen edo higitzen ari den beste gorputz baten erresistentzia gutxitzen duela frogatu zuen. Ikerketa horiek guztiek aerodinamikaren oinarriak ezarri zituzten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.