L. L. Zamenhof

Wikipedia(e)tik
Ludwik Zamenhof» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ludwik Lejzer Zamenhof

Ludwik Lejzer Zamenhof, ezizenez Doktoro Esperanto (1859, Białystok, Errusiar Inperioa —gaur egun, Polonia— - 1917, Varsovia, Polonia) hizkuntzalaria izan zen. Bizibidez okulista zen. 1873an, nazioarterako hizkuntza bat asmatu zuen. Hasieran, adiskide artean erabili zuen baina, 1887an, Doktoro Esperanto ezizenarekin zabaldu eta azaldu zuen. Hortik datorkio berak asmatutako hizkuntzari «esperanto» izena. Hainbat itzulpen egin zituen hizkuntza horretara.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Białystok hirian jaio eta hezi zen: han, hainbat hizkuntza hitz egiten zirenez, kultura ezberdinetakoak elkar ulertzea zaila zen. Arazoa konpontzeko, esperantoa garatzen hasi zen, urteetan zehar luzatu zen lana.

1879an volapük hizkuntza agertu zen, beste nazioarteko hizkuntza proiektu bat, baina Zamenhofek, ikasi eta baztertu ondoren, bere asmoekin segitu zuen. Azkenean, 1887an, Lingvo internacia. Antaŭparolo kaj plena lernolibro ("Nazioarteko hizkuntza. Hitzaurrea eta testu liburua") argitaratzen du, hizkuntza berriaren oinarriekin, hizkuntzari izena emango zion Doktoro Esperanto izengoitiarekin.

Bere "nazioarteko hizkuntza" proiektua adituen kritikei ireki zien, haien ekarpenez hobetuko zuelako hitz emanda. Hurrengo urteetan hainbat liburu, itzulpen eta liburuxka argitaratu zituenez, 1889rako ia dirurik gabe geratu zen. Mugimendu esperantistaren buru izan zen, 1905 arte: urte hartan, hizkuntzaren sustapena haren lehen jarraitzaileen esku geratu zen.

1905eko Lehen Esperanto Mundu Biltzarrean (Boulogne-sur-Mer, Frantzia) Zamenhofek Esperantoaren Oinarria aurkeztu zuen, hizkuntzaren deskripzio ofizial gisa onartu zena eta haren oinarrizko arautegitzat jotzen dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
L. L. Zamenhof