Lugdunum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lyongo Amphithéâtre des Trois-Gaules

Lugdunum, izen osoa Colonia Copia Claudia Augusta Lugdunum (gaur egungo Lyon hiria) Galia erromatar probintziako hiri bat zen. K. a. 43. urtean Luzio Munazio Plankok sortu zuen. Gallia Lugdunensis erromatar probintziako hiriburua izan zen. Berau sortu eta 300 urtez, Ipar-mendebaldeko hiririk garrantzitsuena izan zen.

Klaudio eta Karakala enperadoreak Lugdunum hirian jaio ziren.

Jatorrizko erromatar hiria Fourvière muinoetan zegoen, Rodano eta Saona ibaiek bat egiten zuten lekuan. Inperioaren azken garaian biztanleriaren zati handi bat Saona ibaiaren haranan bizi zen, Fourvière muinoaren oinetan.

Koordenatuak: 45°45′35″N 4°49′10″E / 45.75972°N 4.81944°E / 45.75972; 4.81944

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lugdunum Aldatu lotura Wikidatan