Luigi Dallapiccola

Wikipedia, Entziklopedia askea

Luigi Dallapiccola (Pisino d´Istria, gaur egun Pazin, Kroazia, 1904ko otsailaren 3a - Florentzia, Italia, 1975eko otsailaren 19a) italiar musikagilea izan zen.

Dodekafonismoaren aitzindaria izan zen Italian. Operak ("Gaueko hegaldia", 1937; "Presoa", 1950), oratorio bat (Job, 1950), ballet bat (Marsia, 1942), pianorako bi pieza, koruentzako bi obra (Requiescant, 1958) eta ganbera-musikarako obrak idatzi zituen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luigi Dallapiccola Aldatu lotura Wikidatan