Luigi Riva
Luigi Riva edo Gigi Riva, izengoitiz Rombo di Tuono (Leggiuno, Varese, Italia, 1944ko azaroaren 7a) italiar futbol-jokalaria izan zen.
[aldatu] Biografia
1963an, Sardiniako Cagliari futbol-taldeak fitxatu zuen eta han egin zuen karrera osoa. Aurrelaria zen, ezkerra, indar handikoa, azkarra eta ausarta. Sardiniako taldearekin Italiako Liga txapelketa irabazi zuen 1969-1970 denboraldian. Hiru denboralditan (1966-1967, 1967-1968 eta 1968-1969), Italiako txapelketako golegile nagusia izan zen. Cagliari taldeko jokalari gisa 315 partida jokatu zituen eta 164 gol sartu zituen.
Uko egin zion talde handietan jokatzeari, nahiz eta horietako batzuek (Turinek, esate baterako) dirutza handiak eskaini zizkioten. Italiako selekzioarekin 42 partida jokatu zituen eta 35 gol sartu zituen; 1968ko Eurokopa irabazi zuen, eta munduko txapeldunorde izan zen Mexikon 1970ean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.