Luigi Rossi
Wikipedia(e)tik
Luigi Rossi (Torremaggiore, Italia, 1597 inguru - Erroma, Italia, 1653) musikagilea, laute-jotzailea eta kantaria izan zen. J. de Macqueren ikasle izan zen Napolin. Medicitarren musikagile izan zen Florentzian (1633), eta geroago, Barberini kardinalaren zerbitzari izan zen (1641). 1646. urtetik aurrera Frantziako gortean izan zen, eta Parisen aurkeztu zuen hiri hartan estreinatu zen lehen opera: Orfeo eta Euridiziren ezkontza (1647). Operetan mintzaldiak eta ariak elkartzeko joera agertu zuen. Aipagarriak dira idatzi zituen ariak, kantatak, oratorioak, eta bestelako eliza musika.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.