Luis Arana Goiri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luis Arana
Luis Arana
Luis Arana Giriren irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Arana ta Goiri'taŕ Koldo
Jaio 1862ko abuztuaren 25a
Euskal Herria Abando, Bizkaia (Euskal Herria)
Hil 1951eko ekainaren 1a
(88 urte)
Euskal Herria Santurtzi, Bizkaia (Euskal Herria)

Luis Arana Goiri edo —garaiko euskal idazkeran— Arana ta Goiri'taŕ Koldo (Abando, gaur egun Bilbo, 1862ko abuztuaren 25a - Santurtzi, 1951ko ekainaren 1a) Sabin bere anaiarekin batera EAJ alderdia sortu zuen euskal politikari abertzalea izan zen. Luisek bere anaia Sabin abertzaletasunean murgildu zuela uste da[1]. Halaber, ikurrinaren sortzailea izan zen[2].

Luis Arana hainbatetan egon zen EAJren zuzendaritza postuetan. Horrela, Lehen Mundu Gerraren hasieran EAJren baitan bi joera nagusitu ziren: bata moderatua, Engrazio Aranzadik gidatua eta bestea erradikalagoa, Luis Arana buru zuena. Eibarko kongresuaren ondoren, Luis Aranaren taldea izan zen garaile. Hala ere, eskuinaldeko korronte moderatuei atea zabalik uzteko batez ere, EAJ izena aldatu eta Comunión Nacionalista Vasca hartu zuen[3]. Hortaz, Luis Arana, Sabino hil ostean, EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakari izan zen 1908tik 1915ra, urte horretan alderditik bota baitzuten[1]. Antza, gertaera horrek bere erradikaltasuna bultzatu zuen. 1922 eta 1930 urteen artean Aberriko —EAJko sektore independentistako— lehendakaria izan zen, eta behin sektore desberdinak batzerakon, EAJko burua izan zen 1932tik 1933ra[2].

Fitxategi:Eli Gallastegi eta Luis Arana, Gernika 1932.jpg
Euskadi Buru Batzarreko kideak 1932an Gernikako Arbolaren aurrean. Ezkerretik eskuinera: Orueta, Arbeloa, Ametzola, Luis Arana Goiri, Zabala, Eli Gallastegi eta Urriolabeitia.

1936an EAJren zuzendaritzari gutun bat bidali zion alderdia uzten zuela adieraziz eta alderdiko kide bat Espainiako Gobernuan ministro izanda alderdiaren printzipioak traizionatzen zirela salatuz[1]. Espainiako Gerra Zibilean neutraltasunaren alde egin zuen[1].

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

1862an Abandoko enpresari sendi batean jaio zen. Zortzi anai-arreba ziren, baina horietatik bi jaio eta handik gutxira hil ziren. Ibañez kaleko 10 zenbakian dagoen etxean bizi izan zen (gaur egungo Sabin Etxea), Luis Aranaren aitak eraikitzeko agindu zuen etxebizitzan, hain zuzen.

1881 eta 1882 urteetan Madrilen (Espainia) izan zen arkitektura ikasten, baina aita hiltzerakoan Euskal Herrira itzuli zen[2]. 1883an familia osoarekin Bartzelonara (Katalunia) joan zen[1].

[aldatu] Ikus gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak