Luis Bárcenas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alderdi Popularraren Madrilgo egoitzaren aurrean berez sortutako manifestazioa, Bárcenas kasuan agertutako ustelkeriaren aurka protesta egiteko (2013ko otsailaren 2a).

Luis Bárcenas Gutiérrez (Huelva, Espainia, 1957ko abuztuaren 22a) espainiar politikaria da, Alderdi Popularreko diruzain ohia eta Senatari ohia.

2009ko uztailaren 28an bere dimisioa aurkeztu zuen diruzain gisa Gürtel kasua zela eta. 2013ko urtarrilaren 16an Pablo Ruz epaileak Gürtel aferari gehitu zion Suitzako agintariek berak han zuen diruaren inguruan egindako ikerketa: Suitzako bankuan zuen kontu korronte batean 22 milioi euro zituen gordeta.

2013ko urtarrilaren 31n El Paisek diruzain ohiak ustez egindako hainbat ordainketa argitaratzen zituen, sobreetan emandako dirua PPko eta bere inguruko hainbat kideri eragiten ziona, tartean José María Aznar eta Mariano Rajoy presidenteak. María Dolores de Cospedal, Rodrigo Rato, Jaime Mayor Oreja, Javier Arenas eta Angel Acebes ere agertzen ziren. Konkretuki Espainiako presidenteari 25.000 euro ordaindu omen zizkion urtero, 11 urtez[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.