Luis Bandres

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Luis Mari Bandres Unanue (Pasaia, Gipuzkoa, 1944ko otsailaren 18a - 2009ko abenduaren 2a) unibertsitateko irakaslea eta politikaria izan zen, EAJko militante historikoa eta euskararen bultzatzailea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965ean ingeniaritza tekniko industriala amaitu zuen; 1970ean, goi-mailako ingeniaritza. 1976an doktore-titulua eskuratu zuen.

1965etik aurrera zientzia eta teknika gaiak irakatsi zituen, hala euskaraz nola erdaraz, hainbat ikastegitan. Ingeniaritza elektronikoko katedraduna zen 1991. urteaz geroztik. Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetako, Bergarako UNEDeko eta Industria Ingeniaritza Teknikoaren Unibertsitate Eskolako zuzendari izan zen. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 87 lan bildu dira[1].

Elhuyar taldearen sortzaileetako bat eta lehen lehendakaria izan zen. UEUren zientzia-alorreko sailen sorrera bultzatu zuen, finantzazioa bilduz, liburuak idatziz eta talde eragileko kide izanez. Donostiako EHUren Kimika Fakultateko idazkari izan zen 1975ean. Azken urteetan unibertsitate-irakasle aritu zen EHUn, eta 1991z geroztik Ingeniaritza Elektronikoko katedraduna zen. Hedabideetan —Berria egunkarian, kasu— artikuluak idatzi zituen. Txistulari eta albokaria ere izan zen, Ez Dok Amairu talde mitikoaren hasierako partaideetakoa izanik. Gaixotasun luze baten ondorioz zendu zen.[2]

EAJ alderdiko kidea zen, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismoko sailburu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako ahaldun izan zen. 1980tik 1985 arte, Eusko Ikaskuntzako Zientzia Saileko lehendakaria; Ez dok amairu musika talderen sortzailea eta kidea izan zen taldea desegin arte.

Ustelkeria leporatu zitzaion Irungo Ogasunaren aferan, Maite Moneo bere emaztea zuzenean nahasturik suertatu zenean, Ogasun Publikoarekin zituen milioika euroko zor fiskalak ezabaturik geratu baitziren.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia liburuez gain, bestelako lan hauek ere kaleratu ditu: La causa del Pueblo Vasco. Adaptación de la obra de Fco. X. De Landaburu (1988), Euskal Abertzaletasunaren historia: 1936ra arte (1991), Zientziaren historiografia I: Aurrehistoriatik erdi aroarte (1992), Zientziaren historiografia II: Errenazimendutik XIX. Menderarte (1992) eta Nuestro desafío vasco (1998).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Joseba Arregi
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua
1985-1987
Ondorengoa
Joseba Arregi