Luis Eduardo Aute

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luis Eduardo Aute
Luis Eduardo Aute (2007)

Luis Eduardo Aute Gutiérrez (Manila, Filipinak, 1943ko irailaren 13a) espainiar kantari, pintore eta zinemagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urte zituela etorri zen Espainiara bere familiarekin. Hamabost urterekin, gitarra elektrikoa jotzen zuen Los Tigres eta Los Sonor taldeekin. Nahiago izan zuen, ordea, bakarrik jarraitu musika egiten eta kantatzen, eta hala argitaratu zituen lehen diskoak. Kanta batzuk, Rosas en el mar edo Aleluya nº 1, Massiel abeslariarekin kantatu eta grabatu zituen, eta arrakasta handia izan zuten (1967). Gaztelaniaz kantatzen duen kantautore ezagunenetako bat da, eta disko asko atera du, batzuk arrakasta handikoak: Rito (1973), Espuma (1974) eta Babel (1976) trilogia; Albanta (1978), bere disko onenentzat jotzen dena; Entre amigos (1984), Slowly (1992), Mano a mano (1993), Silvio Rodríguez kubatar musikagilearekin egina; eta Aire-Invisible, hogeita hamaika abestiz osatua, hamasei gaztelaniaz eta gainerakoak ingelesez (1998). Horretaz gainera, abesti ugari egin ditu beste kantarientzat ere. Margolaria ere bada, eta disko-azalak diseinatu ditu, besteak beste. Azkenik, zinemaren munduan ere ibili da, zuzendari eta ekoizle gisa. 2001ean plazaratu zuen lehen film luzea, Un perro llamado dolor izeneko animazio-proiektua. Disko bat baino gehiago ekoitzi ditu Tony Carmonarekin, hala nola A día de hoy (2007) eta Intemperie (2010).

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diálogos de Rodrigo y Gimena (RCA-Victor, 1968)
  • 24 Canciones Breves (1967-68) (RCA-Victor, 1968)
  • Álbum 1966-67 (1972)
  • Rito (Ariola, 1973)
  • Espuma (Ariola, 1974)
  • Babel (Ariola, 1975)
  • Sarcófago (Ariola, 1976)
  • Forgesound (Ariola, 1977)
  • Albanta (Ariola, 1978)
  • De Par en Par (Ariola, 1979)
  • Alma (Movieplay, 1980)
  • Fuga (Movieplay, 1981)
  • Entre Amigos (Movieplay, 1983)
  • Cuerpo a Cuerpo (Ariola, 1984)
  • Nudo (Ariola, 1985)
  • 20 Canciones de Amor y un Poema Desesperado (Ariola, 1986)
  • Templo (Ariola, 1987)
  • Segundos Fuera (Ariola, 1989)
  • Ufff! (Ariola, 1991)
  • Slowly (Ariola, 1992)
  • Mano a mano (con Silvio Rodríguez; Ariola, 1993)
  • Alevosía (Virgin, 1995)
  • Paseo por el amor y el deseo (1996)
  • Aire/Invisible (Virgin, 1998)
  • Querencias (2001)
  • Alas y Balas (Virgin, 2003)
  • Auterretratos Vol. 1 (BMG Ariola, 2003)
  • Auterretratos Vol. 2 (BMG Ariola, 2005)
  • A día de hoy (BMG Ariola, 2007)
  • Humo y azar (BMG Ariola, 2007)
  • Memorable cuerpo (Sony/BMG, 2008)
  • Auterretratos Vol.3 (BMG Ariola, 2009)
  • Intemperie (2010)
  • El niño que miraba el mar (2012)

Poema-bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La matemática del espejo (Edició Ángel Caffarena, Málaga, 1975)
  • Canciones y poemas (Demófilo, 1976)
  • La liturgia del desorden (Hiperión, Madril, 1978)
  • Canciones (Hiperión, Madril, 1980)
  • Templo de carne (1986)
  • Canciones 2 (Hiperión, Madril, 1991)
  • animaLuno (Editorial El Europeo/Allegro, Madril, 1994)
  • animaLdos (Plaza/Janés, Madrid, 1999)
  • Cuerpo del delito. Canciones (1966-1999) (Celeste, Madril, 1999)
  • Volver al agua. Poesía completa (1970-2002) (Sial, Colección Contrapunto, Madril, 2002)
  • animaLtresD (Siruela, 2005)
  • animaLhada (Siruela, 2005)
  • animaLhito (Siruela, 2007)
  • No hay quinto aniMaLo (Siruela, 2010)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Eduardo Aute Aldatu lotura Wikidatan