Luis Felipe Areta
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau atletari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Areta (argipena).
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Luis Felipe Areta Sampériz | |
| Jaio | 1942ko martxoaren 28a (71 urte) | |
| Donostia (Gipuzkoa) | ||
Luis Felipe Areta Sampériz (Donostia, 1942ko martxoaren 28a - ) euskal atleta ohi eta apaiza da. Kirolari moduan luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean aditua izan zen.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
15 urte zituela, saskibaloiari ekin zion baina José Antonio Gascaren aholkua jarraituz, utzi etaatletismori lotu zion. 1972an kirola uztean, teologia ikasi eta Opus Deiren apaiz bihurtu zen[1].
Kirol munduan, luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean ez ezik atletismoaren beste modalitatetan ere aritu zuen: 100 metro edo dekatloi tartean. Guztietan emaitza onak lortu zituen.
Markarik onenak [aldatu]
Hona hemen bere markarik onenak[2]:
- Luzera jauzian: 7,70, 1963an.
- Jauzi hirukoitzean: 16,47, 1968an.
- 100 m.: 10.6 segundo, 1961ean.
- Dekatloia: 5.811 puntu, 1965ean.
Ibilbidea [aldatu]
Hona hemen bere emaitzak txapelketa ofizialetan:
| Urtea | Txapelketa | Lekua | Postua | Froga |
|---|---|---|---|---|
| 1960 | Olinpiar Jokoak | 31.a (K) | Luzera Jauzia | |
| 26.a (K) | Jauzi Hirukoitza | |||
| 1962 | Joko Iberoamerikarrak | 1.a | Luzera Jauzia | |
| Jauzi Hirukoitza | ||||
| 1963 | Mediterranear Jokoak | 1.a | Luzera Jauzia | |
| Jauzi Hirukoitza | ||||
| 1964 | Olinpiar Jokoak | 6.a | Luzera Jauzia | |
| 20.a (K) | Jauzi Hirukoitza | |||
| 1967 | Mediterranear Jokoak | 1.a | Jauzi hirukoitza | |
| 1968 | Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketa | 3.a | Luzera jauzia | |
| Olinpiar Jokoak | 12.a | Luzera Jauzia | ||
| 1971 | Europako Atletismo Txapelketa | 10.a | Jauzi hirukoitza |
(K) = Kalifikazioan