Luis IX.a Frantziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Frantziako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Luis (argipena)».

Txantiloi:Agintari infotaula Luis IX.a Frantziakoa (Poissy, 1214ko apirilaren 25a - Tunis, 1270eko abuztuaren 25a), San Luis izenez ezagunagoa, 1226-1270 urteetan Frantziako erregea izan zen. Kapeto leinukoa zen. Erregea ez ezik frantziskotar laikoa ere izan zen. Bere erreinaldian Frantziak bere mugak zabaldu zituen; Ingalaterrak Guiena baino ez zuen atxiki. Zazpigarren eta Zortzigarren Gurutzadetara joan, eta azken honetan hil zen.

Biografia

Luis VIII.aren semea eta ondorengoa izan zen, eta Blanka Gaztelakoa haren amak gobernatu zuen adin txikikoa izan zenean. Blanka Gaztelakoa jaun handi batzuen aurka borrokatu zen; 1229an albitarren aurkako kanpainak amaitu zituen. 1242an Akitaniako jaunak menderatu zituen Luisek Saintesko guduan, eta 1249an Egipto aldera jo zuen Zazpigarren Gurutzadan, gobernua amaren eskutan utzirik. 1250ean preso hartu zuten Mansurah hirian eta, bahitura-saria ordaindurik, Siria aldera jo zuen.

1258an hitzarmen bat izenpetu zuen Jaime I.a Aragoikoarekin Corbeilen. Haren arabera, Proventza eta Languedoc (Montpellier izan ezik) Frantziako koroaren eskuetan geratzen ziren eta Frantziako koroak uko egiten zion betiko Ipar eta Hego Kataluniari (Principat de Catalunya). 1259an ingelesekin izenpetu zuen hitzarmenaren arabera, ingelesen esku geratzen ziren Limousin, Quercy eta Perigord, eta Frantziako koroaren baitan Normandia, Maine, Anjou, Touraine eta Poitou. Bazter guztietan kristau ordena zabaltzen saiatu zen, gortea berriz antolatu zuen eta guztiz debekatu zituen gerra pribatuak, torneoak eta dolu-borrokak. Errege-dirua erabiltzea zabaldu zuen.

1257an Sorbonako unibertsitatea sortu zuen Parisen, eta bertara bildu ziren garai hartako europar pentsalari nagusiak (Alberto Handia, Roger Bacon, Tomas Akinokoa, San Bonaventura, Siger Brabantekoa…). Luis IX.ak ospe handia izan zuen Europa osoan. Zortzigarren Gurutzadan hil zen, Tunisiako izurritean. Bonifazio VIII.ak santu egin zuen 1297an.

Ezkontza eta seme-alabak

1235ean Margarita Proventzakoarekin ezkondu eta hamaika seme-alaba izan zituen:

Ikus, gainera

Erreferentziak


Aurrekoa
Luis VIII.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1226-1270
Ondorengoa
Filipe III.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis IX.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan