Luis Javier Arrieta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Luis Javier Arrieta (Arrasate, Gipuzkoa, 1945) margolaria da. Arrietaren pintura hiperrealismoaren mugan dago, eta inpresionismoak eraginda, marrazkiaren eta kolorearen garbitasunean bilatzen du zehaztasuna.

Bizitza

Ikasketak Eskola Politeknikoan egin zituen, eta Industria Irakasletzako titulua eskuratu zuen. Fagor enpresan egin du lan. 1990ean hasi zen margotzen Bergarako Pintura Eskolan, Jon Balentziaga irakaslearekin. Geroxeago, bi urtez, Arrasateko Monterron jauregiko ikastaroetan parte hartu zuen, Imanol Moreno eta Zesar Cimiano irakasleekin. Abdon Juaristi, Luis Laskurain, Klara Gangutia eta Julian Ugarte margolariak ere izan ditu irakasle.

Arrasate Margo Taldearen sortzaileetariko bat da. Talde horrekin egin ditu erakusketa gehienak, nahiz eta bakarkako agerraldiak ere egin dituen. Bere aurreneko bakarkako erakusketa 1999an egin zuen, bere jaioterriko Harresia erakustokian.

Erreferentziak