Luis Lopetegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Lopetegi
Bizitza
JaiotzaLoiola1927ko ekainaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaEibar1969ko abuztuaren 2a (42 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakharri-jasotzailea

Luis Lopetegi Aranguren, kirol munduan Agerre I izenaz ezaguna, (Azpeitia, Gipuzkoa, 1927ko ekainaren 9a - Eibar, 1969ko abuztuaren 2a) harri-jasotzailea zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agerre I.a Azpeitian jaio zen 1927ko ekainaren 9an, Agerre baserrian, Loiola auzoan. Eibarren hil zen 1969ko abuztuaren 2an, 42 urte zituela Amañako jaietan bere lagun bati laguntzen ari zela harri jasotze erakustaldi batean.

Harri-jasotzaile bikaina zen, 1952 eta 1962 arteko hamarkadan areriorik gabe aritu zen marka ahaleginak egiten.

Kirolari aparta, 180 cm eta 90 kg gizasemea, harriekin hasi aurretik futbolean aritu zen bere herriko Lagun Onak taldean, atezain bezala. Garaikoek diote atezain bikaina zela eta Atletico Madrid futbol taldeak fitxatu nahi izan zuela.

1952ko azaroaren 9an eguerdiko 12.30etan jokatu zuen bere lehenbiziko apustua herrikide zen Garatxabalen aurka. 152 kg harri kubikoaz 10 minutuko hiru txandetan zuten egin beharreko lana. Agerre Iak 78 jasoaldi eman zizkion eta Garatxabalek 66 jasoaldi.

Geroztik ez zuen areriorik izan eta lehen aipatu bezala marka ahaleginetan aritu zen.

1954an Donostiako zezen plazan 152 kg harri kubikoari 8 jasoaldi eman zizkion minutu batean.

1956ko ekainaren 6an 200 kg, esku-zulo gabeko harri errektangeluarraz Errekartetxoren marka ondu zuen. Honen marka bost minututan hiru jasoaldi zen eta Agerrek hiru minututan lau jasoaldi egin zituen.

Aizarnazabalgo 194 kg harri kubikoa berak jaso zuen lehenbiziko aldiz 1957 urtean, 30 urte egon ondoren inork jaso gabe.

Eta bere bigarren eta azken apustua 200 kg harri errektangeluarraz egin zuen Bedaioko Artolaren aurka, erraz gainditu zuen arerioa, 16 jasoaldi eman zizkion eta Artolak 8 jasoaldi besterik ez zituen egin.

Hurrengo urteetan gaztei erakusten aritu zen eta Alfa lantegian lanean bere heriotza arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]