Luis Martin-Santos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Luis Martin-Santos (Larache, Maroko, 1924 - Gasteiz, 1964) idazle eta sendagilea izan zen. Gaztelaniaz idatzi zituen bere obrak.

Eduki-taula

Bizitza [aldatu]

Gipuzkoar idazlea, gaztelaniaz idazten zuena . Bost urte zituela etorri zen Donostiara bizitzera. Medikuntza ikasketak egin zituen Salamancan eta Madrilen eta 1946 urtean lizentziatu zen. 1951n Donostiako psikiatrikoko zuzendari izendatu zuten. Frankismoaren kontra jardun zuen, Alderdi Sozialistaren inguruan, eta kartzelan egon zen, horregatik, behin baino gehiagotan. Medikuntzari buruzko saiakerak idatzi zituen, bereizki kirurgiaz eta psikiatriaz, hala nola Dilthey, Jaspers y la comprensión del enfermo mental (1955) eta Libertad, temporalidad y transferencia en el psicoanálisis existencial (1964). Bere fama literaturatik etorri zitzaion, 1962an Tiempo de silencio (Isiltasun garaia) eleberria argitaratu zuenean. Bertan, ikuspegi ironiko batetik agertzen du hiri handi bateko giroa, oso teknika landu baten bidez. Eleberri hau da, gaztelaniazko literatura modernoan, nagusienetako bat. Hori izan zen bere obra bukatu bakarra, baina istripuz hil ondoren, zenbait testu eta eleberri bukatu gabe baten zatiak argitaratu zizkioten: Tiempo de destrucción (1975) eta Apólogos y otras prosas inéditas (1970). Hil ondoren, bere izena eman zioten Martín-Santos zuzendari izan zen erietxeari. PSOE-ren kide klandestinoa izan zen.

Bibliografia [aldatu]

  • Grana gris (1945).
  • Dilthey, Jaspers y la comprensión del enfermo mental (1955).
  • Tiempo de silencio (1961).
  • Libertad, temporalidad y transferencia en el psicoanálisis existencial (1964).
  • Apólogos y otras prosas inéditas (1970, hil ondokoa).
  • Tiempo de destrucción (1975, hil ondokoa).

Ikus, gainera [aldatu]


Erreferentziak [aldatu]