Luis Nafarroakoa (1341-1376)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luis Nafarroakoa, Beaumonteko kondearen armarria
Artikulu hau Joana II.aren semeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Luis Nafarroakoa.

Luis Nafarroakoa (batzuetan Évreuxekoa; 1341-1376) Nafarroako Filipe III.a eta Nafarroako Joana II.a Nafarroako errege-erreginen seme txikia zen. Aitarengandik Beaumont-le-Rogerreko konderria oinordetu zuen (1343) eta Joana bere bigarren emaztearen eskubideei esker 1366an Durazzoko duke bihurtu zen.

Luisek lehendabizikoz Maria Lizarazukoa ezkondu zuen 1358an. Anaia Nafarroako Karlos II.aren alde egin zuen honek Frantziako Karlos V.aren aurka zuen gudan.

Bere bigarren ezkontzari esker Durazzoko konderria eta Albaniako erresumako eskubideak eman zizkion. Eskubideak indarrean jartzeko anaia zein Frantziako erregearen laguntza izan zuen. Horrela, Durazzoko konderria eta Albaniako erresuma Karl Thopiaren eskutik hartu zuen. 1372an, Frantzian berarekin borrokatutako Nafarroako konpainiaren laguntza izan zuen Durazzo okupatzeko. Nafarroako konpainiaren lerroak asko gehitu ziren 1375ean noiz Nafarroatik zuzenean etorritako gudari asko ailegatu zirenean. Horrela, kanpaina korapilatsu bat egin zezakeen azkenean 1376ko udaren erdian hiria hartu arte. Tamalez, Luis laster hil zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Setton, Kenneth M. A History of the Crusades: Volume III — The Fourteenth and Fifteenth Centuries. University of Wisconsin Press: Madison, 1975.