Luis Peña Gantxegi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haizearen orrazia: itsasoa eta Txillidaren eskulturak ikusteko leku paregabea.
Leidor Zinemaren atzealdea (Tolosa, Gipuzkoa).
Espanya Industrial parkea, Bartzelona
Zarauzko Vista Alegre etxebizitza-eraikina.

Luis Peña Gantxegi[1] (Oñati, Gipuzkoa, 1926 martxoaren 29 - Donostia, 2009ko apirilaren 2a) arkitektoa izan zen. Oso ezaguna egin zen, batez ere, Donostiako Haizearen orrazia eta Gasteizko Foru plaza egin zituelako, Eduardo Txillida eskultorearekin batera.

1959. urtean Madrilgo Arkitektura Eskolan diplomatu zen eta urte horretan bertan hasi zen Zarauzko Vista Alegre etxebizitza-dorrea egiten, Juan Manuel Encio arkitektoarekin batera, parkean barreiatutako dorre-multzo baten lehena izan behar zuena. 1976 eta 1982 urte bitartean irakasle izan zen Bartzelonako Arkitektura Eskolan. Oriol Bohigas arkitekto katalanarekin batera Donostiako Arkitektura Eskolaren sortzailea izan zen, hasieran Bartzelonako Eskolaren menpekoa eta, gero, Euskal Herriko Unibertsitatearen baitan.

Bere lanak inguru natural eta kulturalean moldatuta edo egokituta egon zitezen saiatzen zen, baita euskal tradizioari fidelak izaten ere. Donostiako Tenis plazaren egilea izan zen (1976); itsasoa eta Eduardo Txillida eskultorearen Haizearen orrazia eskulturak ikusteko leku paregabea, hainbat plataforma, egonleku eta mailadiz osatua.

1988an Peña Ganchegui y asociados bulegoa sortu zuen Donostian, Rocío Peña eta Mario Sangalli arkitektoekin batera.

1997. urtean Arkitekturako Munibe Saria jaso zuen.

Bizitza osoan egindako lanagatik Espainiako Arkitektoen Eskolako Urrezko Domina jaso zuen 2004an.

2005ean Mutrikuko Berdela izeneko saria jaso zuen, Mutrikun eraikitako 40 bat eraikinengatik[2].

2009an zendu zen, 83 urte zituela[3].

Lan nagusiak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Luis Peña Gantxegi