Luis Rosales

Wikipedia, Entziklopedia askea

Luis Rosales Camacho (Granada, 1910eko maiatzaren 31 - Madril, 1992ko urriaren 24a) 36ko belaunaldiko espainiar olerkaria izan zen. 1962an Real Academia Españolan sartu zen eta 1982an Miguel de Cervantes saria eman zioten.

Bizitza eta lanak

Bere lehen olerki-bilduma 1935ean eman zuen argitara, Abril izenburupean, eta 36ko belaunaldia deritzon taldea osatu zuen, Miguel Hernández, Leopoldo eta Juan Panero, Luis Felipe Vivanco, Gabriel Celaya, Juan Gil Albert, Dionisio Ridruejo eta abarrekin batera. Garai hartan, abangoardien antzutasuna nabarmentzen zuten idazleek, eta horrela, Luis Rosalesek, beste olerkari batzuekin batera, molde klasikoetara eta, batez ere, Garcilaso de la Vegaren olerkigintzara itzultzeko ahalegina egin zuen, neogongorismoa alde batera utzirik. Garcilasozaleak izenez ezagunak dira horregatik egile horiek.

Rosalesen lanen artean, azpimarratzekoak dira Retablo sacro del nacimiento del Señor (1940, Jainkoaren jaiotzaren erretaula sakratua); La casa encendida (1949, Etxe piztua), familiaren, adiskidetasunaren, egunerokotasunaren adierazpen samur eta mina egin zuen lan horretan; Rimas (1951, Errimak, Espainiako Poesia Sari Nazionala); El contenido del corazón (1969, Bihotzaren edukia), prosaz idatzitako olerkia; Diario de la Resurrección (1979, Piztueraren egunkaria); Verso libre (1980, Bertso askea); La carta entera (1980, Gutun osoa); Un rostro en cada ola (1982, Aurpegi bana olatu bakoitzean).

Erreferentziak