Luis VIII.a Frantziakoa
Wikipedia(e)tik
Luis VIII.a Frantziakoa (Paris, 1187ko irailaren 5a - Château Montpensier, 1226ko azaroaren 8a), Lehoia ezizenaz ezaguna, Kapetar leinuko Frantziako erregea (1223-1226) izan zen.
Biografia [aldatu]
Gurasoak Filipe Augusto eta Elisabet Hainautekoa zituen. Bere erreinaldian Frantziak bere mugak zabaldu zituen: Ingalaterrak Guiena eta Gaskonia baino ez zituen mantendu eta Gurutzada Albitarrari esker hegoaldea konkistatu zuen.
Ezkontza eta seme-alabak [aldatu]
1200ko maiatzaren 23an, Alfontso VIII.a Gaztelakoaren alaba Blanka ezkondu eta hamahiru seme-alabak izan zituzten:
- Blanka (1205–1206).
- Aines (1207–1207).
- Filipe (1209–1218)
- Alfontso (1213–1213), Joanesen bikia.
- Joanes (1213–1213), Alfontsoren bikia.
- Luis (1214 –1270), oinordekoa
- Roberto (1216–1250)
- Filipe (1218–1220).
- Joanes Tristan (1219–1232)
- Alfontso (1220–1271)
- Filipe Dagoberto (1222–1232).
- Elisabet (1225–1269).
- Karlos Eztebe (1226–1285)
| Aurrekoa Filipe II.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1223-1226 |
Ondorengoa Luis IX.a Frantziakoa |