Luis Villasante
Luis Villasante 1989an. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Luis Villasante Kortabitarte | |
| Jaio | 1920ko martxoaren 22a | |
| Gernika (Bizkaia) | ||
| Hil | 2000ko abenduaren 2a | |
| Oñati (Gipuzkoa) | ||
Aita Luis Villasante Kortabitarte (Gernika, Bizkaia, 1920ko martxoaren 22a - Oñati, Gipuzkoa, 2000ko abenduaren 2a) frantziskotarra, euskal hizkuntzalaria eta euskaltzaina izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
1937an, jaioterriak pairatutako bonbardaketen lekuko izan zen. 1945ean apaiztu zen frantziskotar. Teologia ikasi zuen Comillasen, eta han aurkeztu zuen doktore tesia, 1950ean La Sierva de Dios M. Angeles, concepcionista franciscana (1873-1921). Estudio místico de su vida izenburuarekin.
Axularren Gero liburu ezaguna sakonki ikertu eta gaztelaniazkotu zuen, eta 1976an edizio kritikoa argitaratu zuen. Eta Villasantek euskalari gisa egindako lanen artean, aipatzekoak dira, orobat, Luis Eleizalde bildumakoak (1970-1988). Bildumako bederatzi liburu horietatik lehenengo zortzietan, Villasantek euskal morfologia eta sintaxia aztertu zituen, euskara idatzia bateratzeko ildoak ezartzeko asmoz. Bederatzigarren eta azken liburuan (Euskararen auziaz, 1988), berriz, bere iritzia azaltzen du, euskarak zer arazo dituen eta zer irtenbide izan daitezkeen.
1950ean euskaltzain oso egin zuten, eta erakundearen bosgarren presidentea izan zen 1970etik 1988 arte. Agintaldi hartan, euskara batua sortzeko prozesua zuzendu zuen, sotiltasun handiz zuzendu ere.
EIZIEko ohorezko kide izendatu zuten 1996an, eta Eusko Ikaskuntzako giza eta gizarte zientzietako saria jaso zuen 1997an. 2000ko abenduaren 2an hil zen, Arantzazuko santutegian.
[aldatu] Lanak
[aldatu] Euskal literaturaz
[aldatu] Euskal hizkuntzalaritza
- Axular-en hiztegia. Euskara-Español-Français. Español-Euskara. Français-Euskara. (1973).
- Arantzazu-Oñati eta inguruko euskal hiztegia (1994). Hiztegiaren beste egilea: Candido Izaguirre.
[aldatu] Luis Eleizalde bilduma
Euskara idatzia bateratzeari buruzko bilduma horretako bederatzi liburuak argitaratu zituen:
- Hacia la lengua literaria común (1970).
- La declinación del vasco literario común (1972).
- Palabras vascas compuestas y derivadas (1974).
- Sintaxis de la oracion compuesta (1976).
- Estudios de sintaxis vasca (1978).
- La h en la ortografia vasca (1980).
- Sintaxis de la oracion simple (1980).
- La oracion causal en vasco (1986).
- Euskararen auziaz (1988).
[aldatu] Erlijioa
- La sierva de Dios M. Ángeles Sorazu, concepcionista franciscana. Estudio místico de su vida (1950).
- Nere izena zan Plorentxi. Angeles Sorazuren bizitza (1961).
- Jainkoa (1962).
- Jesukristo (1969).
- M. Angeles Sorazu: Un mensaje para tiempos dificiles (1981).
- Kristau fedearen sustraiak. III. Eliza (1984).
- Kristau fedea (1986).
- Angeles Sorazu: bizia eta mezua (1990).
- Ideario y camino espiritual de Ángeles Sorazu (1994).
- Nazareteko Jesusi buruz gogarteak (1998).
| Aurrekoa Manuel Lekuona |
Euskaltzainburua 1970-1988 |
Ondorengoa Jean Haritxelhar |