Luis de Narváez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Los seys libros del Delphin-eko irudiak.

Luis de Narváez (Granada, 1500 inguruan - ?, 1555 inguruan) espainiar musikagilea eta bihuela-jotzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1548. urtetik aurrera, Filipe II.a printzearen kaperako haur kantarien maisua izan zen, eta Ingalaterran, Flandrian, Italian eta Alemanian egin zituen bidaietan lagundu zion printzeari. Berak sartu zuen lehendabiziko aldiz Espainian diferencias (aldaerak) izeneko forma; ezagunenetako bat Guárdame las vacas izan zen.

1538. urtean argitaratu zuen Los seys libros del Delphin de música de cifra para tañer vihuela. Lan ezagun horretan aldaerak, 14 fantasia, erromantzeak eta ahots eta tresnetarako musika bildu zituen, besteak beste.



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]